Nortzuk gara
Lanbide Heziketako irakasleok gero eta gehiagotan bizi ditugu estresa eta egonezina eragiten dizkiguten egoerak: ikasgelako gatazkak, lan administratiboaren gorakada, gure eskubideen inguruko zalantzak, denboraren presioa… Egoera horiek gure ongizateari eragiten diote zuzenean, eta, ondorioz, baita eskaintzen dugun hezkuntza kalitateari ere.
Egoera honi aurre egiteko, CIFP Blas de Lezo LHII, CPIFP Nazaret LHIPI eta CIFP Plaiaundi LHII ikastetxeetatik proiektu hau sortu dugu. Irakasleen ongizatea erdigunean jarriz, webgune hau tresna praktiko eta erabilgarriak eskaintzeko eta elkarren arteko babesgune izateko sortu dugu.
Proiektu hau osatzen dugunok osasuna, erlaxazioa, meditazioa, gizarte trebetasunak eta informatikaren arloan ezagutza eta esperientzia dugu. Hori guztia oinarri hartuta, irakasleon egunerokoan lagungarri izan daitezkeen baliabide praktiko eta eraginkorrak bildu eta aukeratu ditugu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuodetzak sustatutako proiektua da hau. Bere helburu nagusia irakasleon osasun fisiko eta mentala zaintzea da, lan-ingurune osasungarriago, jasangarriago eta gizatiarragoak eraikitzen laguntzeko.
