Loaren higienea

Gure bizitzaren heren bat pasatzen dugu lotan, gutxi gorabehera, eta horregatik da hain garrantzitsua behar bezala egitea eta loa suspergarria izatea, oreka fisikoa eta psikologikoa berrezartzeko. Lo faltak osasunari ez ezik (fisikoa eta mentala), alderdi psikosozialei ere eragiten die (lanekoak, pertsonalak eta harremanetakoak).Osakidetzak zure loaren kalitatea hobetzen lagunduko dizuten aholku batzuk ematen ditu.

Ongi lo egiteak osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen ditu. Lo indarberritzaile batek gure garuna zein gorputza berregituratzen laguntzen du eguneroko estresaren aurrean, gure sistema immunea birsortzen du eta hobeto sentitzen laguntzen du. Onuragarria dela badakigun arren, lo hartzeko jarraitzen ditugun errutinak beti ez dira egokienak izaten, eta horrek eragina izan dezake gure osasunean. Ana Teijeira doktoreak, Toledoko Unibertsitate Ospitaleko Neurofisiologia Klinikoan eta Loaren Nahasteetan espezialistak, hobeto lo egiten lagun dezaketan zenbait ohitura osasungarri azaltzen ditu azpiko estekan.

Melatonina lo hartzeko garaian garrantzia handia duen hormona da. Elisa Sacalek medikuak, lo hartzen eta lo sakon egiten laguntzen duen melatonina hori modu naturalean sortzeko mekanismoak azaltzen ditu. Loaren higinea nola hobetu ere azaltzen du. Oso interesgarria!

Aholkuak

01 Loaren kontuetan aditua den Jana Fernandezek bideo honetan zazpi aholku ematen ditu hobeto lo egiteko eta atsedena gure bizitzaren ardatz bihurtzeko.

02 03Jana Fernandezen kanalean (Podcast moduan ere eskuragarri dago) osasun, atseden, nutrizio, kirol, psikologia eta autoezagutzan adituak diren pertsonen esperientzia eta ezagutza partekatzen ditu. Baita ongizate fisiko, mental eta emozionala lortzeko eta ondo bizitzeko zure gida propioa sortzeko behar dituzun tresnak, inspirazioa eta motibazioa ere.

Podcastak

Lo hartzea buruhauste bat bada zuretzat eta ohean sartzeari ere beldurra hartu badiozu, hemen aurkituko dituzu prozesu horretan lagunduko dizuten podcast batzuk. Erlaxazio eta mindfulness saioak, soinu lasaigarriak edo lo egiteko ipuin eta dokumental aspergarriak entzun ditzakezu. Bila itzazu zure Podcastak entzuteko baliabide gustokoenean eta aukeratu zuretzat egokiena dena!

Eguneko joan etorrietatik askatu eta zeure buruarekin konektatzeko meditazio gidatuak. Sakatu play eta lortu erlaxazio gidatu honekin hainbeste bilatzen duzun bake mental hori.

Meditación para dormir.

★★★★★
Musika lasaigarria eta meditazio gidatuak ditu. Mindfulnesserako, lasaitasunerako eta atsedenerako ezin hobeak.


Headspace

★★★★★
Insomnioari aurre egiteko podcast ezin originalagoa. Ipuin gero eta aspergarriagoak kontatzen ditu, gauez burura etortzen zaizkizun eta lo egitea eragozten dizuten pentsamendu eta kezka horiek guztiak burutik kentzen lagunduko dizutenak. Itxi begiak, ametsak iristear daude eta!

Podcast para dormirse

Esan agur loezinari! Podcast honek erlaxatzen eta lokartzen lagunduko dizu, antsietatea eta estresa murrizten lagunduko dizuten ariketa eta meditazioen bidez.

Durmiendo

★★★★★
Lo egitea eta atseden hartzea erraztuako dizuten istorioak kontatzen ditu, lo hartzeko errutina bat sortzen lagunduko dizutenak.


El podcast para dormir.

★★★★★
ASMR (Respuesta Sensorial Meridiana Autonomoaren) soinuak igortzen dituen kanal honetan, soinu leun, xuxurla eta erritmo errepikakorrekin giro lasaigarria sortzen dute, loaren kalitatea hobetzen lagunduko dizutenak. Estimulu horiek estresa eta antsietatea murrizten dituzte, eta pentsamendua lasaitzea eta atseden sakona hartzea errazten dute

ASMR para dormir profundamente

Mindfulness eta online meditaziorako gunea da. Meditazio gidatuak, talde-meditazioak, yoga nidra, isiltasuna eta gehiago aurkituko dituzu bertan. 

Espacio de meditación online (Sadhakaspace)

★★★★★
Lo egiteko dokumentalak kontatzen dira. Zure burua lasaitzen eta aberasten lagunduko dizutenak, ametsen herrialdean murgiltzen zaren bitartean.

La biblioteca de los sueños

Scroll to Top