Gatazken kudeaketa
Ikasgelan gatazkak konpontzea funtsezko trebetasuna da irakasleentzat; ikaskuntza-giro segurua, errespetuzkoa eta kolaboratiboa sortzen laguntzen du. Ikasgelan arazoak konpontzen lagunduko du, eta, aldi berean, enpatia, komunikazio eraginkorra eta emozioen kudeaketa lantzeko trebetasunak irakatsiko dizkie ikasleei.
Irakasleek gatazkak lasaitasunez eta zuzentasunez maneiatzen badituzte, elkarrekiko errespetua eta taldearen konfiantza sustatuko dituzte. Horrela, gatazkak ikasteko aukera bihurtuko dira, ikasleen bizikidetza eta garapen pertsonala indartuko dituztenak.
Atal honetan gatazken kudeaketan lagun diezazuekeeen informazioa aurkituko duzu. Ezetz esaten jakitea arazo bat bada zuretzat edo denbora nola kudeatu asmatu ezinik bazabiltza ikus itzazu jarraian daukazun baliabideak. Komunikazio ez bortitzaren inguruko xehetasunak ere aurkituko dituzu.

Gatazkak
Nola konpondu gatazkak geletan.
“El Puente“
Gatazken kudeaketa bideari buruzko film laburra. Iribarrea eragingo dizun film laburra.
Nélida Zaitegi
Elkarbizitzarako eta gatazken ebazpenerako hezkuntza.
Enric Lladó
Gatazkak aukera bihur daitezkela azaltzen du, eta horiek eraginkortasunez konpontzeko tresna praktikoak eskaintzen ditu.
Charla para tu bienestar emocional
Hitzaldi hau CONGRUENTIA- MIndfulness eta meditazioak eskaintzen du. Erlaxazio batekin hasten da, ondoren gatazken kudeaketa lantzeko. Horrez gain, lantaldeak eta beste lankidetza-ingurune batzuk ere eskaintzen ditu.
Gatazken kudeaketari buruzko doako liburuak
Interneten aurki ditzakezu
Sergi Farré i Salvà. Liburu hau Internet Archiven dago eskuragarri, eta gatazkak ikuspegi sozio afektibo batetik konpontzeko tresna praktikoak eskaintzen ditu. Ezin hobea bitartekaritzari buruz modu egituratuan eta praktikoan ikasi nahi dutenentzat.
“Gestión de conflictos, taller de mediación: un enfoque socioafectivo”
Eskuliburu hau gatazkak kudeatzeko ikuspegi eraikitzaileetan zentratzen da, eta komunikazio eraginkorra eta bitartekotza bezalako estrategiak nabarmentzen dira, indarkeriarantz eskalatzeak saihesteko. PNUDen webgunean aurki dezakezu.
“Manual Formativo en Prevención y Resolución de Conflictos” (PNUD, 2018)
Josep Redorta. Gatazkak kudeatzeko sarrera teorikoa eta praktikoa eskaintzen du, dinamiken analisia eta adostutako konponbideen ezarpena azpimarratuz. Z-Libraryn eskuragarri dago, doan deskargatzeko.
“Manual de Gestión y Resolución de Conflictos
