Elikadura_v0

Atal honetan, elikadura osasuntsu bat eramateko gomendio batzuk partekatu nahi ditugu zurekin. Ez dugu dietetaz edo pisua galtzeaz hitz egingo; helburua da zure egunerokoan erraz aplikatzeko moduko aholku txikiak ematea. Garrantzitsuena zure oreka aurkitzea da eta, batez ere, prozesuaz gozatzea!

Zer moduz jaten dugu egunerokoan? Euskal gazteen %49 soilik jaten du fruta egunero eta barazkiak %18ak. Osasuntsu egoteko ezinbestekoa da ondo jatea eta hori lortzen lagundu nahi dizugu. (Osasun Saila)

Osasuntsu elikatzeko gida (Osasun Saila).

Familia osasuntsu elikatzeko gida (PDF)

Plater osasungarria. Elikadura osasungarri eta orekatua izateko orientazio gida batzuk.

Plater osasungarria erabiliz, asteko menua planifikatzen lagunduko dizugu: Asteko menua planifikatzea – Kontsumitzailea

Fruta eta barazkiak aukeratzerakoan kontuan izan urte saisoia eta hartu garaikoak. Zenbat eta kolore eta mota gehiago hobeto. Baina zein dira une bakoitzean sasoiko elikagaiak gure inguruan? Ondorengo estekak hori argitzen lagunduko dizu.
Sasoiko Elikagaiak – ELIKA Alimentación Saludable

Sasoiko produktuak. Zer ematen digu lurrak hilabete bakoitzean?

Elikadura osasungarriaren inguruko mito batzuk.

Nire gorputza ez da gudu-zelai bat

Podcastak

Yoko Ona

Maddi Etxeberria. Nutrizionista. Yoko Ona Podcasta (Gaztea). “Inork ez dauka harreman osasuntsua elikadurarekin”.

Baraua Hautsiz

Baraua Hautsiz (Maddi Etxeberria). Elikaduraren ikuspegi integrala duen proiektu bat da non osasun mentalaren garrantzia azpimarratzen den arlo honetan. Dietaren kultura hautsi eta nutrizioaz eta lodifobiaz hitz egiten dugun lagunarteko espazio bat da.

Esto es nutrición

Esto es nutricion. El podcast para rebeldes que quieren disfrutar en un espacio libre de culpa. Dos nutricionistas cansadas de los mitos que abundan en redes sociales, cansadas de que la cultura de la dieta siga causando tantos estragos en la salud física y mental de las personas, y sobre todo que se le tenga tanto miedo a la comida. Es un espacio donde la nutrición es coherente, realista y sin extremismos.
Esto es Nutricion – YouTube

Nere Ibarzabal Salegiren bertsoa

Gure gorputz irudiari ematen diogun garrantziaren eta horrek izan ditzakeen ondorioen inguruan, Nere Ibarzabal Salegik utzitako altxorra. (Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Lemoa. 2023-11-25). Gozatu!
Ganbara. Nerea Ibarzabal Salegi – bertsoa.eus

Scroll to Top