Ahotsaren higienea
Lehenik eta behin, gogoratu ahotsarekin arazoak badituzu garrantzitsua dela zure medikuari kontsulta egitea, horren kausa izan daitekeen gaixotasunik dagoen baztertzeko. Gaixotasunik atzemango ez balitz, eta betiere zure medikuaren aholkuak errespetatuz, hemen aurkezten dizkizugu ahotsa zaintzeko zenbait ariketa eta gomendio baliagarri.
DISFONIA FUNTZIONALA LANTZEKO SAIOAK
Ongi etorri Disfonia funtzionala lantzen dituen programara. Jarraian aurkituko dituzun 5 saioetan, disfonia hobetzen lagunduko dizun programa bat aurkituko duzu. Oso erabilgarria egunerokoan zure ahotsa zaintzeko.
1. Saioa
Ongi etorria
2. Saioa
Zaindu ezazu zure ahotsa!
3. Saioa
Zaindu ezazu zure ahotsa!
4. Saioa
Zaindu ezazu zure ahotsa!
5. Saioa
Zaindu ezazu zure ahotsa!
Muskulaturaren tentsioa
Muskulatura zerbikalaren tentsioak ahotsa kaltetu dezake, lepoa eta eztarriko muskuluak elkarlotuta daudelako. Tentsio horrek ahots-kordeen mugimendua mugatzen du, eta horrek eragina du erresonantzian eta ahotsaren proiekzioan, mina eta nekea eraginez. Lepoko muskulatura lasaitzea funtsezkoa da ahots osasuntsua mantentzeko.
Uretako erresistentziaz baliatutako arikeak lagungarriak dira lepoko muskulaturako tentsioa murrizteko, presio baxuan ahotsaren bibrazioa ahalbidetzen baitu. Ebidentzia zientifikoak erakusten du teknika honek laringearen erlaxazioa hobetzen duela eta ahotsaren funtzioa ahaleginik gabe sustatzen duela, erresonantzia eta ahotsaren kontrola hobetuz. 7-8mm-ko hodi batekin egitea gomendatzen da.
Muskulatura zerbikala erlaxatzeko ariketak
Ba al zenekien…
marranta egiteak edo xuxurlaka hitz egiteak kalte egin diezaioketela zure ahotsari? Edo eztarriko mina duzunean, menta-karameluak ez direla aukerarik onena? Hemen aurkituko dituzu zure ahotsa zaintzeko aholku praktikoak eta bestelako informazio erabilgarria.




